XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5. FUNTZIOAK ETA MAKROAK 5.1. FUNTZIOAKGoi-mailako beste lengoaietan bezala, C-k azpiprogramak idazteko aukera ematen digu.
Lengoaiaren arabera azpiprogramei izen desberdinak ematen zaizkie,
Izendapen desberdinak garrantzi txikiko ezaugarri diferenteek desberdintzen dituzte.
Horregatik funtzioa diogunean, C-ren kasuan behintzat, azpiprogramak inplizituki emaitza bat itzuliko duela suposatzen da.
Prozedurak aldiz, emaitza inpliziturik ez du itzultzen.
Funtzio baten izena programa-zati baten laburdura dela pentsa daiteke.
Funtzioa behin definitzen da, baina sarritan deitua izan daiteke.
Maiz exekutatzen den sententzi multzoa funtzio gisa jarri ohi da edozein programazio-metodologia erabiliz.
Funtzioen erabilerak, irakurgarritasuna bultzatzeaz gain, handitzen du programak idazteko eta aldatzeko erraztasuna, malgutasuna eta fidagarritasuna.